Itxi

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Aske geratu da behin-behinean, sexu erasoa leporatuta Tuteran atxilotu duten 18 urteko gaztea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Salatutako erasoa Queiles etorbideko taberna batean gertatu da bart. Atxilotuak epailearen aurrera joan beharko du astelehenean.

18 urteko gazte bat atxilotu dute bart Tuterako Queiles pasealekuko ostalaritza-establezimendu batean emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Ordu batzuk geroago, behin-behinean aske geratu da.

Datorren astelehenean, azaroak 28, Tuterako 1. Instrukzio Auzitegian aurkeztu beharko da.

Emakumeak Polizia Nazionalare Tuterako komisarian salaketa jarri eta gutxira atxilotu zuten gizonezkoa, Udaltzaingoak eta Polizia Nazioalak elkarrekin egindako operazioan.

Ez da bestelako daturik zabaldu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena