Gizartea -

Haur osasuna

Bronkiolitisaren intzidentziak bi edo hiru astetara joko du goia

Bronkiolitisa duten bularreko haurrak artatzeko prestatzen ari da Osakidetza. Intzidentzia duela hiru urte baino txikiagoa izan arren, Gipuzkoan handiagoa da, baina larrialdi pediatrikoak antolatzen ari dira, kolapsorik izan gabe, kasuen gorakadari aurre egiteko.

Jaioberri baten irudia. Argazkia: EITB MEDIA
Jaioberri baten irudia. Argazkia: EITB MEDIA
Jaioberri baten irudia. Argazkia: EITB MEDIA

T.S.J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurrei eta bereziki bularreko umeei eragiten dien bronkiolitisaren aurrean, familiek jarraitu beharreko protokoloa argitu du Elena Perez Estevez Gurutzetako Ospitaleko pediatrak Radio Euskadiko "Más Que Palabras" irratsaioan.

Arnas-gaitz horrek dakartzan sintomak azaldu ditu, noiz jo behar duten Larrialdietara, eta sintoma arinak izanez gero, etxean gutxienez 2 egun geratzea aholkatu du. Gainera, maskarilla eta eskuak maiz garbitzea oso gomendagarria da. Bronkiolitisaren aurkako txertorik ez dago, eta medikuek ez dute aparteko sendagairik agintzen.

Bularreko haurrei ez ezik, lau urtetik gorako umeei eta adin nagusikoei ere eragiten die bronkiolitisak. Osakidetzak momentuz ez du kasuen gorakada kezkagarririk atzeman, Estatuko beste erkidego batzuetan dagoeneko gertatu den bezala. Dena dela, litekeena da hemendik Gabonetara kasuen gorakada izatea.  

Bestalde, Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" irratsaioan argitu duenez, ez du bronkiolitis kasu kopuru handirik ikusten, baina aitortu du ume horiek osasun zentroetara iristen direnean, sarritan nahiko egoera txarrean daudela edo kronifikatu egin zaiela gaixotasuna. Gainera, bronkiolitis garaia ohi baino arinago heldu dela aitortu du eta kasuen gorakada hurrengo asteetan espero dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Irrati programazioa Osasun albisteak Umeak