Itxi

Gizartea

Eguraldia

Abisu horia Gipuzkoan zaparrada mardulengatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Litekeena da 24 ordutan metro karratu bakoitzeko 60 litro baino gehiago pilatzea. Horrekin batera, itsas-nabigaziorako arriskuagatik abisu horia ere ezarriko dute, lau metro eta erdiko olatuak izango direlakoan.

  • Emakume bat, euritakoaren azpian, Donostian. Argazkia: EFE

    Emakume bat, euritakoaren azpian, Donostian. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur egun osoan eta biharko, asteartea, 12:00ak arte Gipuzkoan zaparrada mardulak eta iraunkorrak izateko arriskuagatik. Izan ere, litekeena da metro karratu bakoitzeko 60 litro baino gehiago pilatzea 24 ordutan.

Horrela, goizean zaparrada handiak botako ditu, maizago eta handiagoak Gipuzkoako ekialdean. Trumoi-ekaitzak ere izan daitezke txingorrarekin batera. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da bolada gogorrekin. Gainerakoan, isurialde atlantikoan, 30-50 litro ur pilatu daitezke, eta beste hainbat puntutan, berriz, 5 eta 15 litro artean.

Horrekin batera, itsas-nabigaziorako arriskuagatik abisu horia ere ezarriko da gaurko 09:00etatik astearteko 12:00ak arte, lau metro eta erdiko olatuak izango direlakoan. Haizea bizi ibiliko da, kostaldean bereziki, eta 80-100 km/h-ko haize-ufadak izan daitezke. Asteartean, olatuen altuera jaitsiko da, eta eguerdian, 2-3 metrokoak izango dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena