Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute kalean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, Errenterian

Atxiloketa 07:00ak aldera izan da. Pertsona batek 112ra deitu du erasoaz ohartaraziz, eta Ertzaintzak 'in fraganti' harrapatu du gizona.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Errenterian (Gipuzkoa) kalean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Pertsona batek 112ra deitu du 07:00ak aldera Errenterian, kalean, gizon bat emakume bati sexu erasoa egiten ari zitzaiola ohartaraziz.

Ertzaintza bertara joan da, eta biktima eta erasotzailea aurkitu ditu. Azken hori ihes egiten saiatu da, baina Ertzaintzak atxilotzea lortu, eta atxilotuta eraman du sexu eraso delitua leporatuta.

Izapideak amaituta, epailearen esku utziko dute gizonezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Matxismoa