Gizartea -
Zirkulazio-istripua
A-8ko egoera normaltasunera itzuli da Barakaldo parean izandako istripuaren ostean
Auto ilarak sortu dira irungo noranzkoan. Istripuaren ondorioz bi errei itxita egon dira, baina istripuan ez da zauriturik izan.
EITB MEDIA
Bi errei itxita egon dira gaur goizean A-8ko 121. kilometroan, Barakaldo parean, zirkulazio istripu baten ondorioz. Gainera, auto ilarak sortu dira Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Twitter bidez jakinarazi duenez.
Istripuan ez da inor zauritu, iturri berdinen arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea