Gizartea -

GIZARTE LAGUNTZA

Ondarretako aterpea prest jartzeko eskatu dute Donostian, etxerik gabekoek gaua igaro ahal izan dezaten

Bere jardunagatik saria jaso berri duen Donostiako Hiritarron Harrera Sareak eskatu du azpiegitura hori "erabilerarik gabe ez uzteko", negu gorrian kalean lo egiten duen jendea dagoen bitartean.

Etxerik gabeko pertsona bat kalean lotan. Argazkia: EFE
Etxerik gabeko pertsona bat kalean lotan. Argazkia: EFE
Etxerik gabeko pertsona bat kalean lotan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Hiritarron Harrera Sareko ordezkariek adierazi dute ez dutela ulertzen hotza iritsi den honetan, kalean bizi direnek ezin jo izatea Ondarretako aterpera.

Ostegunean bertan Donostiako Gizarte Kontseiluak ematen duen herritarren ekimen onenari ematen zaion saria jaso zuten Eneko Goia alkatearen eskutik, eta kolektibotik jakitera eman duenez, asko eskertzen dute saria, "agerian uzten baitu Kontseiluak baduela sentsibilitea egunerokoan hainbat kolektibok bizi duten egoera benetan dramatikoarekin".

"Espero dugu sari honi esker gure lanak oihartzun gehiago izatea erakundeetan eta, besteak beste, azpiegiturak eskaintzea kalean daudeni, hori baita gure eskarietako bat", adierazi dute ohar batean. Ildo horretan, "inplikazioa" eskatu diote Donostiako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

Erakundeak aurrekontuak negoziatzen eta onartzen ari diren honetan, Ondarretako aterpetxea birgaitzeko behar den finantzaketa kontuan izan eta aurreikusteko eskatu dute, "ez dadila erabilu gabe geratu, kalean, hotzez hiltzen ari den jendea dagoen bitartean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte zerbitzuak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia Hotz bolada