Gizartea -

Etxe-tresnak

Zenbat irauten dute gure etxetresna elektrikoek?

OCUk egindako ikerketa batek markaren eta iraupenaren arteko harremana aztertu du, eta etxetresna elektrikoen batez besteko bizitza baliagarria neurtu du.

Etxe-tresnen gutxieneko eta gehienezko iraupena. Grafikoa: EITB Media
Etxe-tresnen gutxieneko eta gehienezko iraupena. Grafikoa: EITB Media
Etxe-tresnen gutxieneko eta gehienezko iraupena. Grafikoa: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxetresna elektrikoen erosketa asko hausnartu ohi den prozesua da, halako tresnek kostu altua izaten dutelako, eta bizitza erabilgarri luzea espero dutelako. Baina, zenbateko iraupena dute erosten ditugun etxetresna elektrikoek?

OCUk egindako ikerketa baten arabera, marka zehatz batzuenak beste batzuenak baino bizitza erabilgarri luzeagoa izaten dute. Lortutako emaitzen arabera, gutxien matxuratzen direnak Miele, Zanussi eta Bosch dira.

Ikerketa horretan, etxetresna elektrikoen marken iraupena eta horien fideltasuna ikus daitezke. Inkesta baten bidez, OCUk garbigailuen, ontzi-garbigailuen, hozkailuen eta jantzi-lehorgailuen batez besteko bizitza neurtu du.

Zehatzago esanda, erabiltzaileen erantzunetan oinarrituta, lehenago matxuratzen den markako garbigailu batek 9 urte irauten du, eta gehien irauten duen markako batek 16. Ontzi-garbigailuen kasuan, aldiz, gutxienekoak 10 urte irauten du, eta gehienekoak, 15. Lehen matxuratzen den hozkailuak 10 urte irauten du, eta gehien irauten duenak, 17, eta jantzi-lehorgailuak, 8 eta 17, hurrenez hurren. Batez beste, garbigailu batek eta ontzi-garbigailu batek 11-12 urte irauten dute, hozkailu batek 10 bat, eta jantzi-lehorgailu batek, 12.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Kontsumitzaileen eskubideak Merkataritza albisteak gaur