Gizartea -

Garraioa

EBko Ministroen Kontseiluak ez du onartu Santander eta Bilbo trenez lotzea

Raquel Sanchez Garraio Ministerioko buruak jakinarazi du Europako Garraio Sarearen Erregelamenduaren berrikuspenean sartu ez diren azpiegiturak sartzeko eta sustatzeko lanean jarraituko dutela.

Ministroen Kontseiluak ez du onartu Santander-Bilbo trena egitea. Argazkia: EITB Media
Ministroen Kontseiluak ez du onartu Santander-Bilbo trena egitea. Argazkia: EITB Media
Ministroen Kontseiluak ez du onartu Santander-Bilbo trena egitea. Argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak ez du onartu Santander-Bilbo trenbidea Europako Garraio Sarearen Erregelamenduaren berrikuspenean sartzea, Espainiak Oinarrizko Sare hedatuan sartzeko eskaria luzatu ostean. Korridore Atlantikoan sartu beharreko ibilbidea dela irizten du Espainiako Gobernuak.

Raquel Sanchez Garraio Ministerioko buruak jakinarazi du berrikuspenean sartu ez diren azpiegiturak sartzeko eta sustatzeko lanean jarraituko dutela.

Bere aldetik, Miguel Angel Revilla Kantabriako Gobernuko presidenteak baieztatu du "Bruselak onartu ez badu ere", proiektua aurrera aterako dutela. "Espainiako Gobernuak lotura hori egiteko erabakia hartu du jadanik, baita Kantabriak ere. Gutxitan izaten dira horrelako adostasunak", azpimarratu du Revillak, Kantabriako Parlamentuan egin den Konstituzio Egunaren ospakizunean.

Europako Ganberak etorkizunean zuzenketa bidez onartuko duelakoan dago Kantabriako gobernuburua. "Laster jakingo dugu", adierazi du, "orain ez dago ministroen esku, Parlamentuaren esku baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Bilbo Europa bideoak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Euskal Y Euroganbera