Gizartea -

Krisia Osakidetzan

Donostialdeko ESIko zuzendari berria arduradunen iritziak biltzen hasi da, "elkarrekin aurrera egiteko"

Agustin Agirrek mezua bidali die langile guztiei, eta azaldu die astelehenean hasitako bileren ostean "egoeraren diagnostiko zehatza" egingo duela. "Analisia laster helaraztea espero dut", idatzi du.

Agustin Agirre.
Agustin Agirre.
Agustin Agirre.

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agustin Agirre Donostialdeko ESIaren jarduneko zuzendari gerente berriak profesional guztien parte hartzea eskatu du, langileei bidalitako mezu batean, "egoeraren diagnostiko zehatza egin eta, ondoren, elkarrekin aurrera egiten lagunduko diguten ekintzak burutzeko".

Zuzendariaren aurkezpen mezuan, zuzendaritzaren helburu nagusia herritarrei "kalitatezko arreta ematen jarraitzea" dela azpimarratu du, eta hori "Donostialdeko ESIko profesional guztioi entzunez gauzatuko dugu, zuen guztion parte-hartzearekin".

Bilera horiek astelehenean hasi zituela azaldu du Agirrek, eta gehitu du "bileren ostean ere nire bulegoko atea irekita" izango dutela langileek, "zuen iritziak entzun eta erabaki eta adostasunetara heltzeko".

Azkenik, jarduneko zuzendari berriak eskerrak eman die langileei, "egunez egun erakusten duzuen lanagatik, dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik", eta denbora eta pazientzia eskatu die.

"Izaten ari garen elkarrizketen ondoren egingo dugun egoeraren analisia laster helaraztea espero dut", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Donostia albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Sendagileen albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Lan gatazkak