Gizartea -
gipuzkoa
Espetxera eraman dute Udaltzaingoko agenteak hiltzen saiatzeagatik Irunen atxilotutako gizona
Atzo jarri zuten 33 urteko gizona agintari judizialaren eskuetan, eta epaileak arratsaldeko lehenengo orduan eman zuen hura espetxeratzeko agindua.
eitb media
Agintaritzaren agenteen aurkako atentatua eta hilketa-saiakera leporatuta joan den astelehenean Irunen atxilotu zuten gizona espetxeratzeko agindua eman du guardiako epaileak.
Atxilotua 33 urteko gizona da, eta Irungo Udaltzaingoko agenteen aurkako ustezko hilketa-delituaren saiakera leporatu zioten, agenteei labankadak ematen saiatu baitzen, harrapatu ez bazituen ere, eta su eman baitzion butano-bonbona bati, agenteen bizitzaren kontra atentatuz.
Atzo jarri zuten agintari judizialaren eskuetan, eta epaileak arratsaldeko lehenengo orduan eman zuen gizona espetxeratzeko agindua.