Gizartea -

delituak

12 kalamu plantazio desegin dituzte Bizkaian, eta pertsona bat atxilotu

Desegindako laboreak Zornotza, Berriatua, Erandio, Ibarrangelu, Ispaster, Mendata, Munitibar eta Ondarroako landa eremu isolatuetan zeuden.

Bizkaian aurkitutako plantazioetako bat. Argazkia: Guardia Zibila
Bizkaian aurkitutako plantazioetako bat. Argazkia: Guardia Zibila
Bizkaian aurkitutako plantazioetako bat. Argazkia: Guardia Zibila

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Zerga eta Muga Patruiletako (PAFIF) guardia zibilek 12 kalamu plantazio desegin zituzten abuztuan eta irailean, eta 232 landare atzeman zituzten Bizkaiko hainbat udalerritan. Gainera, pertsona bat atxilotu eta beste 12 ikertu zituzten kalamua landatzea egotzita, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.

Agenteek egindako ikerketetan, labore horiek existitzen zirelako susmoa hartu zuten, salaketak ugaritu zirelako, eta egiaztatu zuten zenbait arau-hauslek lotura pertsonalak edo administrazioko arau-hauste garrantzitsuak zituztela kontrabandoaren edo estupefazienteen arloan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko beste pertsona eta kokapen batzuekin.

Desegindako 12 plantazioak Zornotza, Berriatua, Erandio, Ibarrangelu, Ispaster, Mendata, Munitibar eta Ondarroako landa eremu isolatuetan zeuden; aire zabaleko zein negutegi barnealdeko landaketak ziren, beste laborantza mota batzuen itxura hartuta.

Erandion aurkitutako kalamu plantazioak zituen landare gehien, 28 guztira, eta bertan atxilotu zuten egilea. Mendata udalerrian 3 landaketa aurkitu zituzten, eta atzemandako 232 landareen tamaina 1,50 metro eta 2 metro artekoa zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio bideoak Herriak eta Hiriak Bizkaiko albisteak Amorebieta-Etxano bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Ondarroa Gaurko azken ordukoa Lea-Artibai gaur Durangaldea