Gizartea -

Loteria

Gabonetako Sari Potoloa irabaztea: 100.000ren artean, probabilitate bakarra

Errioxako Unibertsitateko matematikari baten arabera, Gabonetako Loteria Zozketan parte hartzen dutenen % 5ek bakarrik berreskuratuko du gastatutako dirua baino gehiago.

Jendea Sari Potoloaren ospakizunetan, Madrilgo Doña Manolita loteria-saltokian. Argazkia: EFE
Jendea Sari Potoloaren ospakizunetan, Madrilgo Doña Manolita loteria-saltokian. Argazkia: EFE
Jendea Sari Potoloaren ospakizunetan, Madrilgo Doña Manolita loteria-saltokian. Argazkia: EFE

EFE | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonetako Loteria Zozketan parte hartzen dutenen % 5ek bakarrik berreskuratuko du gastatutako dirua baino gehiago, eta Sari Potoloa irabazteko probabilitatea 100.000ren artean batekoa da bakarrik, Daniel Perez Palau Errioxako Unibertsitateko (UNIR) Matematika irakaslearen arabera. Gainera, loterian jokatzen dutenen % 15ek gastatutako dirua gutxienez berreskuratuko du.

Matematika Konputazionaleko irakasle horrek dioenez, "probabilitate onenak zeintzuk diren kalkulatzen lagundu dezakete matematikek, baina loteria irabazten laguntzeko ezer gutxi, bestela matematikari guztiak aberatsak izango ginateke", esan du Perez Palauk txantxetan. Gabonetako Loteria bezalako zori jokoetan, matematikek gerta daitekeena ebatzi dezakete, aukera txikikoa bada ere.

Loteriaren zenbakien amaierari dagokionez, "6 zenbakia 2 baino gehiago atera da, zoriaren kontuengatik". "Zenbaki batzuk besteak baino gehiago ditu jendeak gustuko baina, horrelako zozketetan benetan dirua irabazteko, gutxien jokatzen diren zenbakiak aukeratzea da gomendagarria", adierazi du matematikariak, horien artean, 1 eta 31 artean ez daudenak, sarritan hautatzen direlako. "Estatistikak mesede egiten dizu 31 zenbakitik gorakoak edo zenbaki lehenak aukeratuz gero", aholkatu du.    

Dena dela, Daniel Perez Palauren esanetan, loteria zozketan benetan irabazle dena Estatua da, inbertitutako % 70 sarietara doalako eta gainerako % 30 diru-kutxa publikoetan geratzen delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Bitxikeriak Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria