Gizartea -

KRISIA OSAKIDETZAN

Ospitale guztietan "zerbitzu guztiak" izatea posible ote den zalantzan jarri du Urkullu lehendakariak

Iñigo Urkulluk azpimarratu du erakundea bakarra dela, eta sarean lan egin behar dela herritarrei eskainitako zaintza eta arreta ahalik eta onenak izan daitezen.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria
Ospitale bakoitzean ''zerbitzu guztiak'' izan daitezkeen zalantzan jarri du Iñigo Urkulluk

2:07

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak 2,1 milioi biztanle, 13 erakunde sanitario integratu (ESI) eta erreferentziazko bost ospitale dituela nabarmendu ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak zalantzan jarri du ospitale eta erakunde sanitario integratu guztietan "zerbitzu guztiak" izatea posible ote den. Gaineratu duenez, Osakidetza erakunde bakarra da, eta sarean lan egin behar du herritarrei eskainitako zaintza eta arreta ahalik eta onenak izan daitezen.

Iñigo Urkulluk "konfiantza" agertu du Donostialdeko ESIaren krisiari konponbidea emateko asmoz abiatutako elkarrizketekin. Lehendakariak esan du ulertzen dituela "aldarrikapenak", baina betiere bakoitzaren esparrua, eskumenak eta erantzukizunak zein diren kontuan hartu behar dela. El Correok eta Santander bankuak Bilbon antolatutako foro ekonomiko batean Donostialdeko ESIko krisiaz galdetu diote lehendakariari, eta gisa horretan mintzatu da.

Urkullu lehendakariaren ustez, Osakidetza, "koroaren harribitxi gorena" da, eta "hazkunde krisi positibo batean" dago. Gaineratu duenez, denak ados daude asistentziaren kalitatea hobetzearekin, baina argitu beharreko galdera dela nola eta nork egiten duen.

"Badakigu zer tentsionamendu dagoen, guztiok partekatzen dugun helburua da asistentziaren kalitatea bermatzea, eta, ahal izanez gero, hobetzea", adierazi du. "Nola" galderari erantzunez, azaldu du Osakidetzak, beste erakunde batzuek bezala, 40 urte bete dituela, eta orain, "hurrengo 40 urteetan pentsatzen" ari direla, hazkundea oinarri izango duen "planteamendu positibo batekin", osasun plan estrategiko batekin, Lehen Mailako Arretako plan batekin edo Osasun Publikoaren lege proiektu batekin.

Lehendakariak ziurtatu du profesionalekin "eredu parte-hartzaileak ezarriko" direla, Lehen Mailako Arreta planarekin eta plan estrategikoarekin egiten ari diren bezala.

Osakidetzako profesional guztiei "aparteko" aitorpena egin ondoren, lehendakariak "plan estrategikoaren eredu parte-hartzaile horretan ere konfiantza izatea" eskatu du, bere esanetan Eusko Jaurlaritzaren asmoa asistentziaren kalitatea hobetzea delako.

Sagarduik Donostialdeko ESIari buruzko ''azalpen guztiak'' emango ditu, nahiz eta batzuek ''gutxi'' entzun
Sagarduik Donostialdeko ESIari buruzko ''azalpen guztiak'' emango ditu, nahiz eta batzuek ''gutxi'' entzun
Sagarduik Donostialdeko ESIari buruzko ''azalpen guztiak'' emango ditu, nahiz eta batzuek ''gutxi'' entzun

0:49
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Donostia albisteak Iñigo Urkullu biografia Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Medikuen albisteak Donostia Ospitalea