Gizartea -

2022KO BALANTZEA

Berdintasun ezak gizartean gora egin duela ohartarazi du Caritasek

2022ko balantzea eta datorren urterako erronkak aurkeztu ditu Caritas Gasteizko Elizbarrutiak. Besteak beste, prekarietatearen ondorioz gizartean ezberdintasunak areagotu egin direla nabarmendu du, hainbat eta hainbat pobrezia kasu kronifikatzeraino.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bazterkeria egoeran bizi diren pertsonen kopurua hazten ari da, berdintasun ezak gora egin du gizartean eta pobrezia egoerak kronifikatzen ari dira kasu askotan. Argazki hori azaleratu nahi izan du Caritas Gasteizko Elizbarrutiak urte honetako lehen balantzea egiterakoan. Zehaztu duenez, etxebizitza eskuratzea geroz eta zailagoa da pobrezia egoeran bizi diren pertsonentzat, alokairuaren prezioen gorakadaren ondorioz, eta  hori da gizarteratzeko zailtasun nagusietako bat.

Urtea amaitzeko hiru aste baino falta ez diren honetan, 2022ko jardueraren behin behineko balantzea aurkeztu du Caritasek Gasteizen duen taldeak, eta bide batez, datorren urterako lan-lerro nagusiak aurkeztu ditu.

Ohar bidez jakinarazi dutenez, urriaren 31ra arte orotara "23.787 esku-hartze" egin zituen Gasteizko Elizbarutiak, aurreko urtean baino "zertxobait gehiago". Artatutako pertsonen profilari dagokionez, ez da aldatu azken urteotan: migratzaileak eta emakumeak dira, batez ere, Caritasen zerbitzua jasotzen dutenak.

Halaber, etxebizitzarekin lotutako eskariak dira, batez ere, Caritasek kudeatzen dituenak, migratzaileen erregularizazio eskaerekin batera. Oinarrizko elikagaiak eta materiala eskuratzen laguntzea ere Caritasen lehentasunak dira.

Datorren urterako Caritasek Gasteizeko Elizbarrutirako aurkeztu dituen erronken artean, besteak beste, "komunitate laguntzarako programa" eta "landa eremurako prestakuntza" saioak nabarmendu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Araba Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Arabako Foru Aldundia albisteak