Gizartea -
Epaiketa
18 urteko kartzela zigorra Zornotzan osaba hiltzeagatik zigortutako gizonarentzat
Epaiketan, akusatuak aitortu zuen bere senideari eraso egin ziola, eta ados agertu zen Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren gertakarien kalifikazioarekin.
M. D. | EITB Media
Bizkaiko Auzitegiak 18 urteko kartzela zigorra ezarri dio 2020ko maiatzean Zornotzan osaba hiltzeagatik zigortutako gizonari. Beraz, Fiskaltzak eta herri akusazioak eskatutako zigorra onartu du epaileak.
Halaber, epaian, biktimaren beste iloba bati, akusazio partikularra egin zuenari, 20.000 euro ordaintzea erabaki du, baita prozesuko kostuak ere.
Epaiketan, 41 urteko gizonak aitortu egin zuen bere senideari eraso ziola, eta Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren kalifikazioa onartu zuen. Herri epaimahaiak frogatutzat eman zuen gizonak aizkora baten atzealdearekin jo zuela osaba.
Akusatua behin-behineko espetxealdian dago krimena gertatu zenetik.