Gizartea -

Euskara

Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko kanpaina abiatu dute, Euskararen Legearen 36. urteurrenean

Kontseiluak uste du lege berria egitea dela Nafarroan hizkuntza eskubideen arloko berdintasun eza iraultzeko modu bakarra.

Kontseilua, ofizialtasunaren alde. Argazkia: Kontseilua
Kontseilua, ofizialtasunaren alde.
Kontseilua, ofizialtasunaren alde. Argazkia: Kontseilua

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalgintzaren Kontseiluak Nafarroa osoan euskara hizkuntz ofiziala izan dadin eskatzeko kanpaina abiatu du Euskararen Legeak 36 urte bete dituen egunean. Hori da, hain zuzen, justizia, kohesioa eta berdintasuna bermatzeko "aukera bakarra".

Indarrean dagoen legea 1986koa da, eta, Kontseiluaren arabera, "euskaldunak zokoratzeko eta herritarren arteko berdintasunarekin apurtzeko" besterik ez du balio. Izan ere, hiru eremu desberdinetan banatzen du foru erkidegoa, eta hizkuntza eskubideak "herriaren arabera aitortzen zaizkie" herritarrei.

Kontseiluaren ustez, "bidegabekeria" hori iraultzeko modu bakarra foru lege hori bazter uztea, eta berri bat egitea da. Elkartea kezkatuta agertu da Nafarroan berezkoak ez diren hizkuntzei euskarari baino "prestigio handiagoa" ematen zaiolako, 1986ko legeak "ahalbidetuta".

Nafar euskaldunen "legezko baztertzea" amaitzeak eta hizkuntza eskubideak betetzeak, "herritar erdaldunenak betetzen diren bezalaxe", gainera, nafar guztientzat onura ekarriko luke. Hori lortzeko lanketa abiatu du Kontseiluak, eta "harrituta" agertu da beste elkarteetatik eta gizartetik jasotako "harrera onarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Kontseilua albisteak gaur