Gizartea -

Ezbeharra Bizkaian

Bost pertsona zauritu dira Kadaguako korridorean, kamioi batek eta sei autok elkar jota

Bost zaurituak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte anbulantzian, baina ez dute lesio larririk izan.

Kadaguako korridorea itxita, Balmasedako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Kadaguako korridorea itxita, Balmasedako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Kadaguako korridorea itxita, Balmasedako noranzkoan, istripu baten ondorioz

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona zauritu dira gaur arratsaldean BI-636 errepidean, Balmasedarako noranzkoan zihoazen kamioi batek eta sei autok elkar jota.

Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxi dute Balmasedarako noranzkoan (Kadaguako korridorea), 19:10ean hasi eta bi ordu geroago arte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bost zaurituak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte anbulantzian, baina ez dute lesio larririk izan.

BI-636 errepidetik Soduperako irteeratik gertu izandako talkaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute Balmasedarako noranzkoan, eta, ondorioz, zirkulazioa aurreko irteera batetik desbideratu dute, eta auto-ilarak sortu dira.

21:10ean, errei bat zabaldu dute, eta 21:40an bidea libre geratu da, talkan inplikatutako ibilgailu guztiak kendu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Balmaseda Albisteak Azken ordukoa Enkarterriri buruz