Gizartea -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Bizkaiko garraio publikoak % 50eko deskontua izango du 2023. urtean ere

Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatuak azaldu duenez, % 50eko deskontua bermatuta dago, baina argitu beharko da hori nork eta nola ordaintzen duen.

Imanol Pradales Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatua Radio Euskadin
Imanol Pradales Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatua Radio Euskadin
Imanol Pradales Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatua Radio Euskadin

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ere % 50eko deskontua izango da Bizkaiko garraio publikoan. Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan, Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diputatuak adierazi duenez, % 50eko deskontua bermatuta dago, baina argitu beharko da hori nork eta nola ordaintzen duen. Gainera, Imanol Pradalesek ez du baztertzen datozen egunetan Madrildik ezusteko onen bat izatea. Arabako eta Gipuzkoako garraio publikoak ere % 50eko deskontua izango dute 2023an.

Gaur gaurkoz, Espainiako Gobernuak laguntzaren % 30 ordaintzen du eta EAEko administrazioek jartzen dute gainerako % 20a. Aste honetan bertan Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak ateak zabalik utzi ditu garraioan % 30eko deskontua luzatzeko. Garraio publikoko deskontua irailaren 1ean jarri zuen indarrean Espainiako Gobernuak eta, berez, abenduaren 31n amaituko da.

Imanol Pradalesek N-240 eta BI-625 errepideetako kamioientzako bidesariak ere aipatu ditu. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean. Diputatuak esan du ulertzen duela garraiolarien ezinegona, baina hobe dela adostea Europar Batasunak neurria ezarri baino lehen. Era berean, adierazi du sektorearekin hainbat neurri adostu dituztela, besteak beste, kamioien renove plana, zerga hobariak, gurpilak aldatzeko laguntza programa eta abar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Metro Bilbao matxura Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Garraio publikoa gaur Bizkaiko Foru Aldundia Albisteak Imanol Pradales