Gizartea -

Krisia Osakidetzan

Felix Zubia: "Lehenengo pausoa izango da biltzea eta elkarri entzutea"

Donostia Ospitaleko ZIUen buruak berretsi du agintzeko eredu bertikala "haustea" nahi dutela, eta "arreta eta kalitatea bermatzeko" langileen lan-baldintzak eta langile kopurua ziurtatu behar direla.

Felix Zubia. Argazkia: EITB
Felix Zubia. Argazkia: EITB
Felix Zubia. Argazkia: EITB

play icon 29:55

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUen buruak esan du astelehen honetan Rosa Perez Osakidetzako zuzendari nagusiarekin izango duten bilera "lehenengo pausoa" izango dela, behintzat "bildu eta elkarri entzun" egingo diotela.

Euskadi Irratiko Osasun Etxean egindako adierazpenetan azaldu duenez, "gutxienez komunikazio bide bat ireki da". Dena den, azpimarratu du ez dela "aurrerapauso handirik eman".

Medikuak berretsi du eredu bertikala "haustea" eta parte hartzeko bideak irekitzea eskatzen dutela. Era berean, "langileen lan baldintzak" eta "langile kopurua" ziurtatzea eskatuko dute, "arreta eta kalitatea mantentzeko".

Zubiak zehaztu du Jaurlaritzak eskatu ziela protestak alde batera uzteko hitz egiten haste aldera, eta horregatik erabaki omen zuten elkarretaratzeak etetea.

Osakidetzako zuzendariarekin izango duten bileraz gain, gogorarazi behar da astelehen honetan Gotzone Sagardui Osasun sailburuak agerraldia egingo duela Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean Donostialdeko ESIko kirisaren nondik norakoak emateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Donostia argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Irratia euskaraz Osasunari buruzko albisteak Donostia Ospitalea