Gizartea -

Gabonetako desfilea

Bi urteko etenaldiaren ondotik, Olentzero eta Mari Domingi ostiralean itzuliko dira Bilboko kaleetara

Ostiralean, 18:00etatik aurrera, ibilbidea egingo dute Carlton Hoteletik Arriaga plazaraino. Berritasun bezala aurten Moyua plazari bira emango diote. Gainera, 24an, bikoteak haurrak hartuko ditu Arriagan.

Argazkia: Bilboko Udala
Argazkia: Bilboko Udala
Argazkia: Bilboko Udala

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urteko etenaldia eta gero, ostiralean, hilaren 23an, Olentzero eta Mari Domingi Bilboko kaleetara itzuliko dira horiek magiaz, musikaz, kolorez eta akrobaziaz betetzera.

Desfilea 18:00etan hasiko da Carlton Hoteleko balkoitik agurra egin ostean. Ondoren, Moyua plazara iritsiko dira eta bertan, nobedade bezala, bira osoa emango diote kontrako noranzkoan. Amaitzeko, Arriaga plazara iritsiko dira, eta 19:00ak aldera, desfileari amaiera emango diote.

Baina bikotea ez da bakarrik izango, Olentzero eta Mari Domingirekin batera, Basajaun eta Lamia ibiliko dira desfilea girotzen. Gainera, horiekin batera, Galtzagorri talde bitxiak eta hiru ipurtargi erraldoik ere lagunduko dute bikotea, desfilean dantza eginez eta gainontzeko kideak Arriagaraino bideratuz.

Desfilearen bukaeran, Arriagan, Olentzeroren musika-banda jotzen hasiko da, eta kalejirako kide guztiek euren tartea izango dute ikuskizunak egiteko. Bertan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak ongietorria egingo diete, eta bikotearen abestiak entzungo dira Arriaga Antzokiko balkoitik.

Gainera, Olentzeroren eta Mari Domingiren parte-hartzea ez da ostiralean amaituko. Larunbatean, 24an, bikotea Arriaga antzokian izango da umeen eskutitzak jasotzen. Hori egin ahal izateko, doako sarrerak hartu beharko dira, ostegunetik, hilaren 22tik, aurrera www.bilbaokultura.eus webgunean.

Gutunak eman baino lehenago, 11:00etan, talo-tailerra eta makillaje artistikoko postuak egongo dira, eta, Deabrukeriak taldearen eskutik, 12:30ean Plaza Abordaia! antzerki-ikuskizuna egingo da. Amaitzeko, Areatzako ingurunean, Ein GO Kantan eta Dantzan taldea egongo dira eguna girotzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo berriak Zer gertatu da Bizkaian? EAE Olentzero bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak