Gizartea -
Krisia Osakidetzan
HIPEC Donostia Ospitalean soilik egiten jarraituko dute, ziurtatu die Sagarduik gutunez zerbitzuburuei
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gutuna bidali die Donostialdeko ESIko zerbitzuburuei. Esan dienez, Donostia Ospitaleak bakarrik izango du, orain arte bezala, Osakidetzako sarean baimena teknika hori gauzatzeko; kolon minbizia tratatzeko baliatzen dute Donostia Ospitalean.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik gutuna bidali die Donostialdeko ESIko zerbitzuburuei, eta, horren bidez, ziurtatu die HIPEC teknika Donostia Ospitalean soilik egiten jarraituko dutela, Osakidetzaren sarearen barnean, orain arte bezala. HIPEC, Donostia Ospitalean, kolon minbizia tratatzeko baliatzen dute.
Sagarduik astelehenean eman zituen azalpenak, Legebiltzarrean, Donostialdeko ESIaren gainean. Gutunean dioenez, baliteke interpretazio oker batzuk egotea, eta batzuek uste izatea Donostia Ospitaleak "erreferentzialtasuna" gal lezakeela HIPEC gauzatzean. Hala, sailburuak nahi du "ziurtasun esplizitua" uztea, gutunaren bidez, baieztatzeko hori ez dela gertatuko: "Osakidetzaren laguntza sarean, Donostia Ospitaleak jarraituko du izaten baimendu bakarra" teknika hori baliatzeko.