Gizartea -

indarkeria matxista

Emakume nafar bat hil du bikotekideak Zaragozan

Astearte honetan gertatu da Zaragozako etxebizitza batean. Biktima Nafarroako Cortes herrikoa zen. Nafarroako Gobernuak hilketa matxista gaitzetsi du.

Zaragoza, joan den asteartean. Argazkia: EFE
Zaragoza, joan den asteartean.
Hiru dolu egun Cortesen astelehenean Zaragozan kolpez hila aurkitu zuten emakumearengatik

00:52

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cortesko 80 urteko emakume bat hil zuen 83 urteko bikotekideak joan den asteartean Zaragozan. Nafarroako Gobernuak gaur bere doluminak helarazi dizkio biktimaren familiari, eta hilketa matxista salatu du.

Zaragoza hiriko etxebizitza batean izan zen hilketa, bikotearen bizilekuan. Emakumea hil ondoren, Polizia Nazionalarengana bere kabuz joan zen gizona, eta egindakoa aitortu zuen. Komisarian bertan atxilotu zuten.

Urte asko zeramatzan emakumeak Zaragozan bizitzen, baina izatez, Corteskoa zen. Gaur, bertako Udalak hiru eguneko dolua ezarri du, eta elkarretaratzea deitu, 20:00etan, Mirandako Dukeen plazan, hilketa salatzeko. 

Aurretik, 19:30ean, ezohiko osoko bilkura egingo dute Udalean, adierazpen instituzionala adosteko.

Indarkeria matxistaren ondorioz 2022 honetan hil duten bigarren emakumea da. Joan den urtarrilean, Sara Pina Yeregui 38 urteko emakumea hil zuen haren senarrak Tuteran.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko titularrak Eguneko albisteak Giza hilketak Aragoi albisteak