Gizartea -

trafiko istripua

Hil egin da Barrundian bi autok izandako istripuan larri zauritu den pertsona

Ezbeharra 11:00k aurretik gertatu da, A-3100 errepidean, Arabako Barrundia udalerrian, eta bidea itxita egon da bi noranzkoetan. Lau pertsona zihoazen istripua izan duten bi ibilgailuetan.

Pertsona bat larri zauritu da Barrundian bi autoren istripuan. Argazkia: Arabako suhiltzaileak
Pertsona bat larri zauritu da Barrundian bi autoren istripuan. Argazkia: Arabako suhiltzaileak
Pertsona bat larri zauritu da Barrundian bi autoren istripuan. Argazkia: Arabako suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil da Barrundian (Araba) bi ibilgailuren arteko istripu batean larri zauritu den pertsona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, harik eta ibilgailuak bertatik erretiratu dituzten arte.

Ezbeharra 11:00k aurretik gertatu da, ibilgailuek talka egin, eta horietako bat irauli denean A-3140 errepidean, Dalloko bidegurutzean. Lau lagun zihoazen, eta bi zauritu dira, horietako bat, oso larri. Handik gutxira zendu da.

Ertzaintza eta anbulantziak bertaratu dira. Osakidetzak helikoptero bat ere mobilizatu du, eta, ondorioz, errepidea itxi behar izan dute.

Ertzaintza zirkulazioa bideratzen aritu da 14:00ak aldera errepidean normaltasuna berrezarri den arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Araba Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Errepideko istripuen biktimak Arabako Lautadako kuadrilla