Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Bilboko hilketa matxista, Hernaniko elkarretaratzea eta Covid-19a Txinan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bilboko hilketa matxista: elkarretaratze eta mobilizazio ugari daude deituta gaurko, Bilboko San Frantzisko auzoan izandako hilketa matxista salatzeko. 45 urteko emakume bat hil zuen gizon batek Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean.
- Hernaniko elkarretaratzea: Donostian izandako Lukas Agirreren hilketaren instrukzioa aurrera eramaten ari den epaileak auziarekin lotutako hiru atxilotuetako bat (gizonezko bat) behin-behinean espetxera bidali du, eta behin-behinean aske utzi ditu emakumea eta beste gizona. Bien bitartean, biktimaren gertukoek omenaldia antolatu dute gaur arratsalderako Hernanin, 18:00etan Gudarien plazan.
- Covid-19a Txinan: Lehen kasuak izan eta hiru urtera, Txinak covid-19aren olaturik larrienetako bat bizi du, eta birusaren hedapen azkarrak zalantzak sortu ditu zifra ofizialen fidagarritasunaren inguruan. Agerraldi berri honen aurrean berriz ere gainezka daude herrialdeko ospitaleak, gorputegiak eta errausketa labeak.