Gizartea -

DONOSTIAKO HILKETA

Lagun eta senideek azken agurra emango diote Lukas Agirreri, gaur arratsaldean, Hernanin

Gudarien plazan egingo dute 24 urteko hernaniarraren omenezko ekitaldia, 18:30etik aurrera.

Donostian egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Donostian egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Donostian egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun eta senitartekoek azken agura emango diote, ostegun arratsalde honetan, iragan igandean Donostian hil zuten Lukas Agirre gazteari. Gudarien plazan egingo dute 24 urteko hernaniarraren omenezko ekitaldia, 18:30etik aurrera.

Epaileak, bestalde, baldintzarik gabeko espetxealdia agindu du bart hilketaren ustezko egilearentzat. Gainerako atxilotuak aske utzi dituzte, kautelazko zenbait neurrirekin.

Igande goizaldean izan zen hilketa, Donostiako Okendo plazan. Lepoan eta bularraldean jasotako lanbandaken ondorioz, tokian bertan hil zen gazte hernaniarra.

Atzo, ehunka lagun bildu ziren Alder Ederren, Donostiako Udalak deitutako elkarretaratzean, Lukas Agirreren hilketa salatzeko eta familiari babesa adierazteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia bideoak Ertzaintza Euskal hiriburuak Eneko Goia albisteak Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Giza hilketak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa