Gizartea -

Bizkaia

Ertzain etxera eraman dute Barakaldon seme-alabak hiltzen saiatzeagatik atxilotutako emakumea, alta jasota

Adingabeak Gurutzetako ospitalean daude, egonkor. Haien bizitzak ez daude arriskuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Igande honetan, Urteberri egunean, izan zen hilketa saiakera, Barakaldon. Argazkia: EITB Media
Igande honetan, Urteberri egunean, izan zen hilketa saiakera, Barakaldon. Argazkia: EITB Media
Igande honetan, Urteberri egunean, izan zen hilketa saiakera, Barakaldon. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo arratsaldean Barakaldon seme-alabak hiltzen saiatu zelakoan atxilotutako emakumea Ertzain etxera eraman dute, alta eman ondoren. Gurutzetako Ospitalen zegoen, eta bertan diraute adingabeek, baina arriskutik kanpo daude, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

10:00etan gertatu zen hilketa saiakera Maiatzaren Lehena etxebizitza blokean, Zuazo auzoan.

Semeak zauritu ostean, bere buruaz beste egiten saiatu zen andrea.

Konortea galdu aurretik, baina, bikotekide ohiari (semeen aita) deitu zion telefonoz, jazotakoaren berri emateko, iturri horiek zehaztu dutenez.

Abisua jaso eta berehala, Ertzaintza eta Barakaldoko Udaltzaingoa bertaratu ziren, etxean sartu eta hiru zaurituak ospitalera eraman zituzten.

Geroago, emakumea atxilotu zuen Ertzaintzak. Ikerketa zabalik dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak