Gizartea -

KORONABIRUSA

Osakidetzak kraken aldaeraren lehen kasu "esporadikoak" atzeman ditu Euskadin

Omikron aldaeraren azpialdaera dena Ameriketako Estatu Batuetan atzeman zuten lehendabiziko aldiz eta, itxuraz, kutsakorragoa da.

Neskato bat covid-19aren aurkako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Neskato bat covid-19aren aurkako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Neskato bat covid-19aren aurkako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak covid-19aren kraken aldaeraren lehen kasu "esporadikoak" atzeman ditu Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.

Omicron BA.2 aldaeraren azpialdaera bat da, eta lehendabiziko aldiz Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) hauteman zuten.

Osasun Sailetik adierazi dutenez, itxuraz kutsakorragoa da eta, ondorioz, litekeena da datozen asteetan kutsatzeek gora egitea Euskal Autonomia Erkidegoan. Gaineratu duenez, gertutik jarraituko du aldaerak AEBn duen eragina eta egoera epidemiologikoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa