Gizartea -

Trafikoa

Txirrindularien trafiko istripuak % 20 hazi dira azken bost urteetan EAEn

Gainera, larri zauritu edo hil direnen kopurua % 9 igo da. Dena den, 2021eko datuekin alderatuta, 2022ko eboluzioa positiboa da, istripu, zauritu eta hildakoen beherakadarekin.

Txirrindularien harrapaketa Eibarren. Argazkia: EITB
Txirrindularien harrapaketa Eibarren. Argazkia: EITB
Txirrindularien harrapaketa Eibarren. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulariak tartean zeuden trafiko istripuen joerak okerrera egin du azken bost urteetan, % 20,6 hazi baita istripu kopurua, eta % 9 larri zauritu edo hil direnena. Hala ere, 2021eko datuekin alderatuta, 2022ko eboluzioa positiboa da, istripu, zauritu eta hildakoek behera egin baitute.

Eusko Jaurlaritzak egin duen 2022ko istripuen behin behineko balantzearen arabera, Ertzaintzak eta udaltzainek jasotako trafiko istripuen kopurua 409ra iritsi zen, tartean txirrindulariak zeudela beti ere. 2017an 339 izan ziren; beraz, % 20,64ko igoera izan zen.

Hala eta guztiz ere, 2021eko datuen aldean joera ona da, orduan 521 izan baitziren istripuak.

Txirrindularien trafiko istripuetan larri zauritutakoen edo hildakoen kopuruak ere gora egin du azken bost urteetan, % 9 hain zuzen ere. Hala, 2022an 83 zauritu larri izan ziren, eta 2017an, 77. Gainera, iaz pertsona bat hil zen, eta bost urte lehenago, inor ez.

2021eko datuetara jotzen badugu, beherakada nabarmena da, % 30ekoa, 118 zauritu larri eta bi hildako izan ziren eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak