Gizartea -

Trafikoa

Hil egin da ostegunean auto batek Lezon harrapatu zuen 18 urteko emakumea

Biktima Donostia Ospitalera eraman zuten egoera larrian, eta 48 ordura hil da.

Istripuaren lekua, GI-636 errepidean, Lezon. Argazkia: EITB MEDIA
Istripuaren lekua, GI-636 errepidean, Lezon. Argazkia: EITB MEDIA
Istripuaren lekua, GI-636 errepidean, Lezon. Argazkia: EITB MEDIA

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da pasa den ostegunean, urtarrilaren 5ean, Lezon (Gipuzkoa) auto batek harrapatuta larri zauritu zen 18 urteko emakumea, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

GI-636 errepidean zihoan auto batek harrapatu zuen emakumea, Irungo noranzkoan, eta larri zaurituta eraman zuten Donostia Ospitalera. 

Harrapaketa 08:00ak aldera jazo zen, Gaintxurizketa gainaren igoeran. Azkenean, ezbeharra gertatu eta 48 ordura hil da emakume gaztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lezo Harrapatzeak Trafiko istripuen biktimak