Gizartea -

Astearte arratsaldean

Gizon baten gorpua aurkitu dute Legutioko urtegian

Ertzaintzak 14:00ak aldera jaso du abisua. Autopsiak zehaztuko du heriotzaren arrazoia, baina, lehen ikerketen arabera, ez omen dago indarkeria zantzurik.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon baten gorpua topatu du astearte arratsaldean Legutioko urtegian, Ertzaintzak berak eitb.eus-i baieztatu dionez. Autopsiak zehaztu beharko du heriotzaren arrazoia, baina, lehen ikerketen arabera, ez omen dago indarkeria zantzurik, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.

Partikular batzuek eman diote abisua Ertzaintzari, 14:00ak aldera, eta, jarraian, larrialdietako beharginak eta osasun langileak bertaratu dira, baina soilik gizonaren heriotza egiaztatu ahal izan dute.

Gorpuari autopsia egingo diote, eta orduan argituko dute zergatik hil den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Gorbeialdeko kuadrillako azken ordukoa