Gizartea -
Gipuzkoa
Pasai Antxon etxetik atera behar izan zituzten 42 bizilagunak ezin izango dira itzuli datorren astera arte
Izaskun Gomez Pasaiako alkateak Radio Euskadin azaldu duenez, egitura indartzeko beharrezkoa den metalezko pieza oraindik prestatu gabe dago.
Agentziak | EITB Media
Urtarrilaren 6an Pasai Antxoko (Gipuzkoa) Blas de Lezo kaleko eraikin batetik atera behar izan zituzten 42 bizilagunak ezin izango dira etxera itzuli datorren astera arte, egitura indartzeko beharrezkoa den metalezko pieza oraindik prestatu gabe baitago.
Izaskun Gomez Pasaiako alkateak Radio Euskadin azaldu duenez, Udalean aurreikusita zeukaten guztia "ostegun honetarako jarrita egotea", baina "pieza hori ez da prest egongo".
Gomezek adierazi du Udalean badakitela "bizilagunek euren etxeetara itzultzeko gogo handia" dutela, eta uste du, "dena ondo badoa, datorren astean prest izango garela". Era berean, nabarmendu du "pieza horrek nola erantzuten duen, teknikarien txostenek zer dioten" ikusi behar dela.