Gizartea -

Istripua

Txirrindulari bat helikopteroz erreskatatu dute Arrigorriagan

Txirrindularia erori egin da Pagasarri menditik jaisten ari zenean, Arrigorriagako harrobien ondoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren helikoptero batek txirrindulari bat erreskatatu du Arrigorriagako harrobi ondoan erori ostean. Biktimak konortea galdu du buruko kolpearen ondorioz eta zauri larriak ditu. Horregatik, Ertzaintzak helikoptero bat bidali du istripua gertatu den tokira eta bertatik txirrindularia ospitalera eraman dute.

Herrizaingo Sailak jakitera eman dunez, istripua 12:10ean gertatu da. Txirrindulariarekin batera zegoen lagunak eman du abisua Pagasarritik jaisten ari zirela erori ostean.

Biktimak konortea galdu du eta horregatik helikopteroz Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute.

Ertzaintzaren helikoptero batek txirrindulari bat erreskatatu du Arrigorriagako harrobi ondoan erori ostean. Biktimak konortea galdu du buruko kolpearen ondorioz eta zauri larriak ditu. Horregatik, Ertzaintzak helikoptero bat bidali du istripua gertatu den tokira eta bertatik txirrindularia ospitalera eraman dute.Herrizaingo Sailak jakitera eman dunez, istripua 12:10ean gertatu da. Txirrindulariarekin batera zegoen lagunak eman du abisua Pagasarritik jaisten ari zirela erori ostean.Biktimak konortea galdu du eta horregatik helikopteroz Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Pagasarri mendia