Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Euskadiko BPG, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua eta eguraldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Herritar batzuk, Gasteizen. Argazkia: EFE.
Herritar batzuk, Gasteizen. Argazkia: EFE.
Herritar batzuk, Gasteizen. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EAEko BPGa: Euskadiko BPGaren 2022ko 4. hiruhilekoko kontuen aurrerapena iragarriko dute, eta, euskal ekonomiaren 2022ko ekitaldia itxiko da hala. BPGk % 3,8 egin zuen gora 2022ko hirugarren hiruhilekoan urte arteko tasan, eta 19.500 lanpostu baino gehiago sortu ziren)

- Pentsiodunen Mugimendua: Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hainbat ekintza antolatu ditu gaurko Euskadin eta Nafarroan, mobilizazioen bosgarren urteurrena ospatzeko.

- Eguraldia: Abisu horiak ezarri dira Euskal Herri osoan haizeagatik, olatu handiengatik eta euri zaparradengatik. Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak 2024 BPGd Euskadi