Ekonomia -

Pentsiodunen mugimendua

Pentsiodunek "borrokan jarraitzeko indarrez" ospatuko dute gaur euren protesten bosgarren urteurrena

Pentsiodunek bost urteko ibilbidea ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrietako plazetan, jai giroan, 'Borrokak darrai' lelopean, eta ospakizun horretara "guztiei" eta bereziki pentsiodunei parte hartzeko deia egin diete.

Pentsiodunen urriko manifestazioa, Bilbon. EFEren artxiboko irudia.
Pentsiodunen urriko manifestazioa, Bilbon. EFEren artxiboko irudia.
Pentsiodunen urriko manifestazioa, Bilbon. EFEren artxiboko irudia.

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hainbat ekintza antolatu ditu gaurko Euskadin eta Nafarroan, mobilizazioen bosgarren urteurrena ospatzeko.

Kolektiboa 2018ko urtarrilaren 15ean hasi zen astelehenero biltzen. bosgarren urteurreneko manifestuan jasotzen dutenez, "urte askotan pentsiodunei tratu txarrak eman ondoren"; eta ordutik hona "milaka eta milaka" pertsona bildu dira hainbat herritan egindako protestetan.

Pentsiodunen Mugimenduak bost urte hauetan egindako "lorpenak" ospatzen ditu, besteak beste, "2013ko PPren erreformaren IRPa (0,25ekoa) indargabetzea, pentsioen sistema publikoa guztiz bideragarria dela frogatzea, Iraunkortasun Faktorea indargabetzea eta pentsioak erdira murriztu nahi zituzten erabaki berriak hartzea saihestea".

"Izan ere, aurten egingo diguten % 8,5eko eguneratzeak, galdutakoa konponduko ez duen arren, erakusten du beharrezkoa dela oraindik ere borrokari eustea", adierazi dute.

Haatik, oraindik "borrokan jarraitzeko mila arrazoi" daudela azpimarratu dute.

Aldarrikapen horien artean, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa dago, genero-arrakala "desagertzea" eta erreformek ekarri dituzten hainbat "alderdi negatiborekin" amaitzea.

Bost urteko ibilibide hau jai giroan ospatu nahi dute eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrietako plazetan, 'Borrokak darrai' lelopean, eta ospakizun horretara "guztiei" eta bereziki pentsiodunei parte hartzeko deia egin diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Azken ordukoa protestak Pentsioak