Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Ibaien egoera, erakundeen bilera elur aurreikuspenagatik eta Atarrabiako hilketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Donostia, atzo. Argazkia: EFE
Donostia, atzo
Donostia, atzo. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ibaien egoera: Negu denboraleak eurite handiak utzi ditu astelehenean eta, ondorioz, ibaiak oso hazita datoz, batik bat Bizkaian. Une honetan, Butroe, Gobela eta Asua ibaiek kezkatzen dute gehienbat, eta uholde txikiak eragin dituzte.

- Erakundeen bilera elur aurreikuspenagatik: Eusko Jaurlaritzako Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du gaur eguerdian, 12:00etan, elurte aurreikuspenen harira. Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea bideratuko du batzarra, Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, Bilbon. Batez ere, EAE barnealdean espero da elurra kota baxuetan egitea.

- Atarrabiako hilketa: Joan den igandean Atarrabian izandako hilketaren egilearen bila jarraitzena du Foruzaingoak. Gizonezko bat hil zuten labankadaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Eusko Jaurlaritza berriak Eguraldia Gizartea albisteak Elurra albisteak Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak bideoak