Gizartea -

Gipuzkoa

357 kilo haxix zeramatzan gazte bat atxilotu dute AP-8an, Oiartzunen, lapurtutako auto bat gidatzen ari zela

Gainera, 25 urteko gazteak gidabaimenik ez zuela jakin zuten agenteek, identifikatzen ari ziren unean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Guardia Zibilak 25 urteko gazte bat atxilotu du Oiartzunen, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita. Ibilgailu bat lapurtzea, autoan matrikula faltsua edukitzea eta gidabaimenik gabe gidatzea ere leporatu diote. Gaztea AP-8tik zihoan, 357 kilo haxix aldean zeramatzala.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakitera eman duenez, iragan astean gertatu zen atxiloketa.

Agenteak autoa miatzen ari zirela, 10 fardo haxix atzeman zituzten ibilgailu barruan; guztira, 357 kilo.

Halaber, konturatu ziren autoak matrikula faltsua zuela, eta frantziar Estatuan lapurtu zutela 2022ko azaroan.

Atxilotua identifikatzen ari zirela, espainiar Estatuan gidabaimenik ez zuela ere jakin zuten.

Irungo Guardia Epaitegira eraman zutenean, epaileak gaztea kartzelaratzeko agindua eman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Drogak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea