Gizartea -

Bilera

Osakidetzak eta Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek jarrerak gerturatu dituzte

Osasun Sailak eta arloburuek bilera egin dute asteazkenean, gatazka bideratzeko.

Donostia Ospitalea. EFE
Donostia Ospitalea. EFE
Donostia Ospitalea. EFE

AGENTZIAK | EITB MEdia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako Zuzendaritzak eta Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek bilera egin dute gaur, abenduan piztutako gatazka bideratzeko, eta, horretan, bi aldeek jarrerak gerturatu dituzte.

Osasun Sailaren esanetan, bilera positiboa izan da. "Kontu batzuk konponduta daude jada, eta besteetan jarraitu egin beharko du elkarlanak", gaineratu dute.

"Osasun Sailaren balorazioa positiboa da. Antolakuntzari eta zerbitzuei buruzko hainbat kontu izan ditugu hizpide", zehaztu du Osasun Sailak.

Bestalde, Adolfo Lopez de Muniain Donostialdeko ESIko zerbitzuburuen arloburuak adierazi du "oro har, ondo" joan dela bilera, eta "tonu eraikitzailean" egin dutela. Horren esanetan, zenbait gai "konpontzeko bidean" daude, eta beste batzuetan "lan gehiago" egin beharko dute.

"Orain bileraren emaitzak txosten batean bildu behar dugu, asanbleari aurkezteko", laburbildu du Lopez de Muniainek. Ostegunean, Donostialdeko ESIko langileek bilera egingo dute, eta astelehenean, asanblea.

Gatazka abenduan hasi zen, Osakidetzak Idoia Gurrutxaga Donostia Ospitaleko zuzendaria eta Itziar Perez gerentea kargugabetu zituenean. Ondoren, zenbait zerbitzuburuk eta arloburuk dimisioa eman zuten, eta astelehenero elkarretaratzeak egiten hasi ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostia Ospitalea Lan gatazkak gaur