Gizartea -

Nafarroa

20 urteko gizon batek 12 urteko neska bati sexu-erasoa egin dio Iruñean

Biek elkar ezagutzen zuten, eta sare sozial baten bidez harremanetan jarri ziren sexu-erasoa gertatu zen etxebizitzara joateko. Iruñeko udaltzainek gaztea atxilotu dute.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak 20 urteko gizon bat atxilotu du Iruñeko etxebizitza batean 12 urteko adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita.

Gertakariak igande goizaldean jazo ziren, Arrotxapea auzoko etxebizitza batean, Pamplona Actual hedabideak gaur jakinarazi duenez. Gazteak eta adingabeak aurrez elkar ezagutzen zuten, eta sare sozial baten bidez harremanetan jarri ziren gaztea bizi den etxebizitzara joateko. Etxebizitzan pertsona gehiago bizi ziren.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, udaltzainek inguruak arakatu zituzten, ustezko sexu-erasoaren egilea atxilotu arte. Astelehen honetan, Iruñeko Instrukzioko 5. zenbakiko Epaitegiaren esku utziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Haurtzaroa albisteak Sexu erasoak