Gizartea -

Alerta horia

Ekaitz elektriko batek semaforoak itzali ditu Gasteizen

Ekaitzak argindarra joatea eragin du eta hiriko ipar-ekialdeko semaforoak itzali egin dira. Hala ere, ez da istripurik gertatu.

Alerta horia euriagatik.
Alerta horia euriagatik.
Ekaitz arriskua: Metro karratuko 15 litro bota ditzake euriak

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekaitz elektriko bortitz batek argindarra joatea eragin du 06:00ak aldera, eta ondorioz, Gasteizko ipar-ekialdeko semaforoak itzali egin dira.

Ekaitz elektrikoarekin batera hiri osoan entzun eta ikusi diren tximistak eta trumoiak izan dira, euri jasa handiekin batera. Hori dela eta, ur-putzuak sortu dira errepideetan.

Udaltzainek bideratu behar izan dute trafikoa goizeko lehen orduetan eta ez da istripurik gertatu.

Gasteizeko etorbidetik Zabalganara doan gunea eta Lakua auzoa izan dira gehien kaltetu diren tokiak.

Alerta euri zaparradengatik

Euskal Autonomia Erkidegoa alerta horian dago, ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago botatzeko arriskua baitago, eguerditik gauerdira. Nafarroan, alerta laranja aktibatu dute, ordubetean metro karratuko 30 litro bota litzakeelako; gainera, baliteke kazkabarra ere izatea.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta bidali zure argazkiak eitb.com-era

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea