Gizartea -

Zibererasoa

Bizkaiko udalen egoitza elektronikoen zerbitzuan zibererasoa egiten saiatu dira

Segurtasuna bermatu ahal izateko zerbitzua bertan behera utzi eta bakartu egin du Foru Aldundiak, sistemaren ardura duen erakundeak, baita udalen barne kudeaketarako zerbitzua ere.

Biscaytik zerbitzuaren egoitza. Argazkia: biscaytik.eus
Biscaytik zerbitzuaren egoitza. Argazkia: biscaytik.eus
Biscaytik zerbitzuaren egoitza. Argazkia: biscaytik.eus

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BiscayTIK fundazioaren zerbitzarietan zibereraso saiakera atzeman zuten astelehen arratsaldean Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzu informatikoek. Aldundiaren ardurapean dagoen fundazio horrek ematen die lurraldeko udalerriei egoitza elektronikoaren zerbitzua.

Zerbitzu hau erabiltzen duten hiritarren eta herri erakundeen datu pribatuen segurtasuna bermatu ahal izateko, egoitza elektronikoak eta udalen barne-kudeaketarako sistemak bertan behera utzi eta bakartzea erabaki zuten teknikariek.

Momentuan hartu zuten erabakia Foru Aldundiaren ardurapean dagoen erakundean norbanakoen eta udalerrien datuak arriskutik babesteko.

Zibererasoaren arriskua gainditzen dutenean berriz ere martxan jarriko dira sistema guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak gaur Bizkaiko Foru Aldundia