Gizartea -

Kilometroak 2023

Kilometroak 23, otsailaren 20tik urriaren 1era

Oreretako Ikastolak antolatu ditu aurtengo Kilometroak eta urte osoan zehar egingo diren zenbait ekintza prestatu dituzte. Kontsultatu hemen aurkeztu dituzten ekintzak eta datak.

Kilometroak 23 aurkezpena, Errenterian. Argazkia: Kilometroak
Kilometroak 23 aurkezpena, Errenterian. Argazkia: Kilometroak
Kilometroak 23 aurkezpena, Errenterian. Argazkia: Kilometroak

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kilometroak 23 jaia Oreretako Ikastolak antolatuko du eta urriaren 1a baino lehenago egingo dituzten ekintzak aurkeztu dituzte gaur Lekuona Fabrikan. Ikastolen aldeko festa honek urte osoa hartzea da helburua, Euskal Herri osora begirako ekitaldiei ere tokia eginda.

Hala ere, Itziar Navarrok, Orereta Ikastolako lehendakariak, adierazi du aurkeztu dutena ez dela egitarau itxi bat, eragileekin, bereziki herrikoekin, elkarlanean osatzen joango den egitarau "irekia eta bizia" dela esan du."Erriola" lelopean, hiru ardatz nagusi izan dituzte kontuan antolaketa bitartean: "Komunitatea, euskara, eta errelatoaren bidez egindako eskertza".

Hauek dira otsailaren 20tik urriaren 1 arte aurreikusitako ekitaldiak:

- Otsailaren 20an, "Euskaldunon Egunkaria" gogora ekarriko da itxieraren 20. urteurrenean. Horren harira, Imanol Muria Uria kazetariak idatzitako "Egunero behar genuen" liburua aurkeztuko da.

- Otsailaren 21ean, Orereta Ikastolako DBHko 2. mailako eta batxilergoko ikasleek ekoitzitako "Egun oro" aldizkaria argitaratuko da.

- Otsailaren 22an, "Paperezko hegoak" "Euskaldunon egunkaria"-ren itxierari buruzko dokumentala ikusteko aukera izango da Niessen auditorioan.

- Otsailaren 23an, egunkariaren itxierari buruzko gogoetaz josiko dira herriko hiru txokotan.

- Otsailaren 24an, "Kantu bat gara" Jon Maiaren emanaldiarekin amaituko da duela 20 urte itxi zuten egunkaria gogora ekartzeko egin duten ekimena. Lekuona fabrikan izango da.

- "Milimetroak: Batasunera bidea" ekitaldia sortu dute. Martxoaren 24an izango da eta giza kate bat egingo da, Oreretako Zumarditik Donostiako Alde Zaharreraino. Guztira 8.000 lagun inguruk hartuko dute parte.

- Maiatzean Erriola abestia eta bideoklipa zabalduko dira.

- Maiatzaren 6an, artea eta sorkuntza jarriko dira erdigunean eta "12 orduko ikuskizuna" egingo da. I

- Maiatzaren 19an eta 20an, "Adaxka berriak" ikuskizunaren bi emanaldi izango dira, lehena Hendaian eta bigarrena Orereta-Errenterian.

- Uztailean Ur Muga festibalean kontzertu bat eskainiko da.

- Urriaren 1ean egingo den Kilometroak 23 jaiarekin.

Ekitaldi guzti horietaz gain, beste batzuk ere antolatzen ari dira, esaterako Realarekin partida bat, Oiartzun errioa garbitzeko proposamena eta sorkuntzarekin lotutako hainbat tailer.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Kilometroak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Errenteria albisteak Gaurko azken orduko albistea Jaiak Gipuzkoa