Gizartea -
2023ko Aratusteak
Bilbok 80ko hamarkadari eskainiko dizkio inauteriak
Bizkaiko hiriburuko inauterietako aurtengo aldaketa nagusiak mozorro-lehiaketa bitan banatzea eta txikigunea Zabalguneko plazatik Plaza Barrira eramatea dira.
Agentziak | EITB Media
Bilbok joan den mendeko 80ko hamarkadari eskainiko dio inauterien aurtengo edizioa, Bilboko jaien batzorde mistoak gaur iragarri duenez.
Bizkaiko hiriburuko aratusteetako aurtengo aldaketa nagusiak mozorro-lehiaketa bitan banatzea (banakakoa larunbat eguerdian eta taldekakoa arratsaldean) eta txikigunea Zabalguneko plazatik Plaza Barrira eramatea dira.
Gainera, Farolin eta Zaranbolas pertsonaien rola indartuko da, edizio honetan Ylenia Baglietok eta Lander Otaolak antzeztuko dutena.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea