Gizartea -

'Río+20'

Unzaluk eskualdeen garrantzia aldarrikatu du iraunkortasuna lortzeko

Ingurugiro sailburuak 'EkoEuskadi 2020 Estrategia' aurkeztu du NBE Mundu Mailako garapenaz egiten ari den goi-bileran, Brasilen.

Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailburua. Argazkia: EITB
Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailburua.
Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailburuak eskualdeen "paper garrantzitsua" aldarrikatu du garapen iraunkorra lortzeko eta pobrezia amaitzeko.

Unzaluk Estatu Federatuen eta Eskualdeen Mundu mailako Goi-bileraren irekiera-ekitaldian parte hartu du, Rio de Janeiron (Brasil), eta aipatu helburuak lortzeko eskualdeek ekonomia berdea sustatzeak duen garrantzia azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzak agiri batean jakitera eman duenez, eskualdeen parte-hartzea aldarrikatu du Unzaluk: "Ez maila desberdineko administrazioen protagonismo borroka gisa, baizik eta ekintza arduratsu bezala, iraunkortasunaren inguruan hartzen diren erabakien % 80 baino gehiago eskualde mailan hartzen baitira".

Goi-bileraren baitan izandako harremanetan, sailburuak EAEk goi-bileran izango duen jarrera azaltzen duen txostena eta 'EkoEuskadi 2020 Estrategia' helarazie die Paul Carrasco Fogar-Eskualde Batuen Antolakundearen presidenteordeari eta Stephan Kohler ICLEI Iraunkortasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sarearen idazkari europarrari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea