Gizartea -
Lapurdi
Emakume bat itota hil da Angeluko hondartzan, olatuek eraman ondoren
Inguruan zeuden surflari batzuek emakumea uretatik ateratzea lortu dute, baina ordurako bihotz-biriketako geldialdian zegoen.
EITB Media
Emakume bat itota hil da gaur arratsaldean Angelun (Lapurdi), SudOuest atariak aurreratu duenez. Biktima Zaldunen hondartzan zegoen olatu batek harrapatu eta eraman duenean.
Larrialdi zerbitzuek 17:00ak baino lehen jaso dute abisua.
Hala ere, inguruan zeuden surflari batzuek emakumea uretatik ateratzea lortu dute, baina ordurako bihotz-biriketako geldialdian zegoen.
Anbulantzian iritsi ostean, larrialdi zerbitzuek bihotz-masajea egin diote biktimari, baina ez dute suspertzea lortu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea