Gizartea -
EGURALDIA EUSKADIN
Baso-suteen arriskuagatik abisu horia egongo da indarrean bihar arte
Hegoaldeko haize zakarra espero da eta landareria lehor dago euri faltagatik.
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du bart, 21:00etan, baso-suteen arriskuagatik, hegoaldeko haize gogorra espero baita. Abisua bihar goizera arte luzatuko da.
Sute-arriskua handia izandako da isurialde atlantikoko eremu menditsuetan, hego-haizeak gogor joko baitu eta landaredia lehor baitago.
Hego-ekialdeko haizeak gogor joko du gaur, zenbait momentutan, batez ere mendi inguruetan. Gauean ere haize bolada bortitzak espero dira, baina goizak aurrera egin ahala, haizea indarra galtzen joango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea