Gizartea -

SEXU-ERASOA

20 urteko gizonezko bat atxilotu dute Iruñean, zazpi sexu-eraso egitea egotzita

Erasotzailea bizikletan mugitzen zen, eta ukituak egin ondoren ihes egiten zuen. Unibertsitate inguruan atxilotu zuen poliziak ostiralean, Iturrama auzoko parke eta espaloietan zehar haren atzetik ibili ondotik.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak 20 urteko gizonezko bat atxilotu du, zazpi sexu eraso egotzita. Salaketen arabera, atxilotuak ukituak egin zizkien emakumeei, eta bizikletan mugitzen zen. Erasotzailea Nafarroako Unibertsitate campusean atxilotu zuten ostiralean, Iturrama auzoan haren atzetik ibili ostean.

Urritik aurrera jaso ditu zazpi salaketak Iruñeko Udaltzaingoak, tankera bereko erasoak deskribatuta: bizikletan mugitzen zen gizon gazte batek emakumeei egindako ukituak eta hitz lizunak.

Udaltzaingoak zainketa operatiboa jarri zuen Iturrama eta Lezkairu auzoetan, eta ostiralean atzeman zuten deskribapenarekin bat zetorren txirrindularia. Ihes egiten ahalegindu arren, azkenean, Unibertsitate campusean atxilotu zuten. Epailearen esku utzi dute asteburuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Sexu erasoak