Gizartea -
Arazoak errepideetan
Normaltasuna itzuli da A-8 errepidera Bilbo inguruan
Goizean auto-pilaketak izan dira bi norantzatan. Alde batetik, Malmasin tunelean gertatu den istripu baten ondorioz trafikoa geldi egon da Donostiarako norantzan. Bestetik, Barakaldon kamioi bat matxuratu da eta traban gelditu da eta auto-pilaketak sortu ditu Getxorako norantzan.
EITB Media
Hainbat arazo sortu dira gaur goizean A-8 autobidean, Bilbo inguruan, bi norantzatan.
Alde batetik, Getxorako norantzan, errei bat itxita egon da Barakaldon, matxura izan duen kamioi batek traba egiten zuelako. Hainbat denboraz, Portugalete ingurura iritsi diren 4 kilometroko auto-ilarak sortu dira. Ibilgailua kendu ondoren, ordea, egoera normaltzen joan da.
Bestetik, Donostiarako norantzan, Malmasin tunelean istripua izan da goizeko 07:50ean eta hainbat kilomeroko auto-ilarak sortu dira han ere.
Azkenik, Barakaldon bertan, Retuerto ingurutik A-8ra sartzeko bidean, Donostiarako norantzan, istripua izan dute hiru autok.