Gizartea -

Haur minbiziaren mundu eguna

Haurren artean batez beste 50 tumore gaizto diagnostikatzen dira EAEn urtero

15 urtetik beherako umeei eragiten dieten minbizia mota artean ohikoenak leuzemiak eta linfomak dira (kasuen ia erdia), Osakidetzak Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunaren harira emandako datuen arabera.

Urtean batez beste 50 tumore gaizto diagnostikatzen dira Osakidetzan. Argazkia: Irekia
Minbiziadun haurrak alaitzeko ekimen bat.
Urtean batez beste 50 tumore gaizto diagnostikatzen dira Osakidetzan. Argazkia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 15 urtetik beherako umeen artean urtero 50 tumore gaizto atzematen ditu batez beste Osakidetzak (14.000ekoa da guztizkoa). 

Minbizia duen haurraren Nazioarteko Egunean, Euskadin haur minbiziak duen intzidentziari buruzko datuak eman ditu Osakidetzak. 

Haur minbizien artean, leuzemiak eta linfomak dira sarrien diagnostikatzen direnak, kasu guztien ia % 50. 

Diagnostiko goiztiarraren eta tratamendu-protokoloen ondorioz, haur minbiziaren heriotza tasa —haurren artean bigarren heriotza arrazoia da— nabarmen murriztu da azken urteotan. 

Gainera, 90eko hamarkadako eta 2000. urteko lehen hamarkadako datuak alderatuta, minbizia gainditu duten haurren kopurua ere asko handitu da, eta % 80ra heldu da, batez ere ohikoenak diren minbizia moten (leuzemiak eta linfomak) heriotza tasa asko murriztu delako.

Darth Vader eta soldadu inperialak Donostia Ospitalera gerturatu dira
Darth Vader eta soldadu inperialak Donostia Ospitalera gerturatu dira
Darth Vader eta soldadu inperialak Donostia Ospitalera gerturatu dira

0:37
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Minbizia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Umeak