Gizartea -

TRAFIKOA

Irekita daude errepide sareko mendate guztiak

Ez da beharrezkoa katerik erabiltzea, baina kontuz ibiltzeko eskatu dute Arabako hamaika mendatetan eta Etzegarateko bietan.

Elurra Herreran. Artxiboko argazkia: Izaskun Vallejo
Elurra Herreran. Artxiboko argazkia: Izaskun Vallejo
Elurra Herreran. Artxiboko argazkia: Izaskun Vallejo

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepide sarea zabalik dago, elurrak goizean eragin dituen arazoak konpondu ondoren. Ez da katerik erabili behar, baina Trafiko Zuzendaritzak hamahiru mendatetan arretaz gidatzeko eskatu du.

Edozein ibilgailuk arretaz gidatu behar du Arabako hamaika mendatetan (Altube, Azazeta, Barrerilla, Bernedo, Gasteiz, Gatzaga, Herrera, Kurtzeta, Opakua, Urduña eta Zaldiaran) eta Etzegarateko bietan (Gipuzkoa), bi norabideetan.

Gauean botatako elurraren ondorioz, Herrera eta Bernedo mendateak, Araban, eta Aralarko San Migel, Nafarroan, itxi behar izan dituzte osteguneko lehen orduetan, baina eguerdirako zabalik daude berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea bideoak Elurra argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa