Gizartea -

SEXU ABUSUAK ELIZA KATOLIKOAN

Eliza katolikoak adingabeei egindako 40 sexu abusuen salaketa jaso dituzte Nafarroan

Eduardo Santos Justizia kontseilariak azaldu duenez, elkarrizketak egiten ari dira Eliza katolikoan gertatutako sexu abusuen harira.

Osoko bilkura Nafarroako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE
Osoko bilkura Nafarroako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE
Osoko bilkura Nafarroako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Santos Nafarroako Justizia kontseilariak gaur goizean jakinarazi duenez, 40 salaketa aztertzen ari dira Eliza katolikoak egindako sexu abusuen harira. Hori guztia, Nafarroako Parlamentuak onartutako legearen ondotik sortutako batzordearen bitartez egiten ari dira.

Podemosek egindako interpelazioa baliatu du Eduardo Santos kontseilariak Eliza katolikoan gertatutako sexu abusuen inguruko datuak emateko. Ildo horretan, gaineratu du dagozkien elkarrizketak egiten ari direla.

Hain zuzen ere, gaur bertan ari dira biktimak 5 eta 12 urte artean zituztenean jasandako sexu abusuen testigantza ematen. 

Hainbat talde parlamentariok Eliza katolikoaren baitan izandako sexu abusuak hizpide izan dituzte. Ainhoa Aznarez Podemoseko parlamentariak, esaterako, gogoratu du Nafarroa aitzindaria izan zela Elizak eragindako sexu abusuen biktimak aitortzeko legea onartzerakoan. PSNko Virginia Magdalenok, bere aldetik, aipaturiko legearen alde ez bozkatzea aurpegiratu dio Navarra Sumari.

Justizia Administrazioari dagokionez, Santos kontseilariak esan du bere departamentuak % 30 handitu duela aurrekontua legegintzaldia hasi zenetik eta bere taldearen lana nabarmendu du.

Bestalde, kontrapuntu gisa etxegabetzeak aipatu ditu bikoiztu egin baitira urtebetean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Elizan izandako abusuen kasuak Eliza Katolikoa